lirik.web.id
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

lirik lagu urtz – iragana hil baino lehen

Loading...

tren geltoki zaharrean zai nago
zure irrifarra oroitu nahian
baina euriak bust-ta
galduz doaz ene taupada ixilak
gauean murgildu zen tren hotsa
bakarrik utziz nire bihotza
muxu bero bat masailan
ta leportik zapi goxo bat zintzilik

iragana hil baino lehen
esaidazu arren
nora jo non maita zaitzaket
iragana hil bada ere
esaidazu arren
nora jo non aurki zaitzaket

ziur nago berandu ez dela
irakurri dut ortzean
ilargia izkutatuz doa
zure begi etsietan

tren geltoki zaharrean zai nago
zure irrifarra oroitu nahian
baina euriak bust-ta
galduz doaz ene taupada ixilak
gauean murgildu zen tren hotsa
bakarrik utziz nire bihotza
muxu bero bat masailan
ta leportik zapi goxo bat zintzilik

iragana hil baino lehen
esaidazu arren
nora jo non maita zaitzaket
iragana hil bada ere
esaidazu arren
nora jo non aurki zaitzaket

hitzez nola azaldu ez dakit
barnean dudan samina
erbesteratuen artean
halaxe omen da herrimina

iragana hil baino lehen
esaidazu arren
nora jo non maita zaitzaket
iragana hil bada ere
esaidazu arren, esaidazu arren
nora jo non aurki zaitzaket


Lirik lagu lainnya:

LIRIK YANG LAGI HITS MINGGU INI

Loading...