lirik lagu ruper ordorika – ezetz esatea
Loading...
zein zaila den ezetz esatea,
zein zaila den txanda ematea,
abantaila ez onartzea,
lehen saria bazter uztea,
ez da errexa ahaldunaren
lausengua errefusatzea.
zein zaila den ezetz esatea,
zein zaila den eskua ukatzea,
behin oparia onartuz gero,
ardo gozoa edan egunero,
zein den zaila baieztatzea
txanpon baten ifrentzua zarela.
zein zaila den ezetz esatea,
ospearen dirdira belztea,
sosari men egin orduko
ardia zara ardi larruzko,
zein den zaila egia esatea
txanpon baten ifrentzua zarenean.
zein goxoa
eskuineko esku zintzoak
ezkerrekoak egindakoaz
ezer ere ez jakitea.
zein goxoa
abagunea heltzen denean
hitzak poltsikoan sartu
eta ezer ere ez esatea.
Lirik lagu lainnya:
- lirik lagu nashville bluegrass ensemble – he is lord
- lirik lagu gutierrez – minha intenção
- lirik lagu the jack wood – keep on going
- lirik lagu humble haitian – been thru
- lirik lagu señor coconut y su conjunto – the robots (cha-cha-chá)
- lirik lagu dylan mondegreen – lost in a song
- lirik lagu aleksanteri hakaniemi – etsi mut
- lirik lagu crowbar – symbolic suicide
- lirik lagu josh garrels – hosanna/holy holy holy lord
- lirik lagu owen stephen – rainy skies