lirik lagu ostabe – hartzen modura
etxean sartu ziren
jadanik atea zegoen irekita
aita eta ama eraman zituzten
paseo bat ematen basoan barrena
oin hutsik ibili ziren
biluztera behartu
jipoiak ere jasan zituzten
eta lurzoruan belaunikoz makurtu
armekin sartu ziren
batasuna defendatzeko asmoz
justizia erabili zuten
haien interesen alde, egiteko
etxean sartu ziren
ni jolasten nengoela
aita eta ama eraman zituzten
inoiz ez itzultzeko asmoz
eta zerk, eta nork
eramango zituen hemendik kanpo
eta zerk, eta nork
eskuak goian, armen preso
ez egin negar
haien gezurretan, eskuak dituzte odolduak
ez egin negar
atzoko zigorrak gaur ere kobratzen dira
gezurrak salatuta
etorri ziren gure etxera
nonbaiten entzun omen zuten
traizioa, gure ahotsetan zela
isiltasuna izan zen
testigu nahikoa
eta haien indarkeria
epaile eta borrero bakarra
gaua hotza zen
hotzago nire oinak
basoan sartu nintzen
laino zuri, baten barnean
elurretan utzi zuten
jarraitutako bidea
oinatzak segitu nituen
arropak bustiz baso barruan
eta zerk, eta nork
eramango zituen hemendik kanpo
eta zerk, eta nork
eskuak goian armen preso
ez egin negar
haien gezurretan, eskuak dituzte odolduak
ez egin negar
atzoko zigorrak gaur ere kobratzen dira
elurrarekin joan ziren
udaberria etortzen den moduan
lurzoruan aurkitu nituen
kolkoa gorri, aurpegia zuri
ez egin negar
haien gezurretan, eskuak dituzte odolduak
ez egin negar
atzoko zigorrak gaur ere kobratzen dira
Lirik lagu lainnya:
- lirik lagu pastor leumund – das problem mit der zeit
- lirik lagu ausar – the roaring 20s (prod. by 99)
- lirik lagu official hige dandism – rowan
- lirik lagu elisa rochi – “te quiero”.
- lirik lagu sanari (さなり) – i am me
- lirik lagu una octava abajo – partir
- lirik lagu talk °fahrenheit – °frost (moon music)
- lirik lagu dj iljano – ndoshta
- lirik lagu bg – baby
- lirik lagu fu – dystans