lirik lagu huntza – agur itaka
Loading...
zeinek egurtu ditu haritzak?
nork du lore bat udaberritzat?
ondorioa zenbateraino
baldintzatzen du baldintzak?
isiluneen hizkuntzan nola
jokatzen dira aditzak?
behar ditut zure hitzak…
behar ditut zure hitzak…
ausentziaren aritmetika
ederra beti ez da polita…
senideek maiz biluztu dute
doluaren margarita
lagunok ere geure burua
itsasoari harrika
zigortzen dugu aldika
erantzun bila joan baitzara
galderak hemen utzita
erlojuaren azken tik~taka
agur ulises, agur itaka
irakasleen oporrak eta
medikuaren soldata…
ustez guztia eskura izan
eta azkenean kaka
garrantzitsuena falta;
ezin al zinen gu bezala hil
pixkanaka~pixkanaka?
tartea hartu diguzu baina
harrapatuko zaitugu
Lirik lagu lainnya:
- lirik lagu sickz – vita da eremita
- lirik lagu dem x deaser – plana
- lirik lagu reru music – anime girl
- lirik lagu alsace – gimme love
- lirik lagu cruzito – nrml
- lirik lagu chxrl – i miss la
- lirik lagu upsahl – goodnight
- lirik lagu trxsto – spottem
- lirik lagu avril lavigne – how do i live (live)
- lirik lagu lionaire – revenge