lirik lagu hesian – ezin ahaztu
ezin ahaztu by hesiangogoratzen al duzu, biak bat ginenean
munduari begira, bizitzari barreka.
gauzak aldatu ziren, galdetzen badizute…
ezagutzen zenuena betirako galdu zen.
ezin ditut ahaztu, ta ahaztu nahi ditut
bidai motzen arteko sei orduko borrokak.
inork ez zidan eman behar nuen eskua.
inork ez zuen ulertzen nik esaten nuena.
esan zergatik, engainatu nauen bizitzak.
eta zergatik, etorri zinen nere bila.
oroimenean daukat, minaren zaporea.
oraindik ere bertan, sent-tzen dudanean.
eskuak odoletan, malkoak begietan.
zigorraren atea ireki zenuenean.
indarra falta zait amets egiteko
egiari lepotik hartzeko.
gainontzeko dena nahiago dut gorde.
nire bihotza hautsi baino lehen.
orain galdurik nago, guda baten erdian.
ezin dut irabazi, ni naizen bitartean.
beste bide bat ere, aukeratu dezaket.
koldar bat izatea, besoak askatu gabe.
esan zergatik, engainatu nauen bizitzak.
eta zergatik, etorri zinen nere bila.
Lirik lagu lainnya:
- lirik lagu rushlow – still
- lirik lagu rushlow – since when
- lirik lagu rushlow – speechless
- lirik lagu rushlow – she’s out there
- lirik lagu rushlow – right now
- lirik lagu rushlow – god only knows
- lirik lagu gabriela ruffo – el secreto del poder
- lirik lagu rush – witch hunt part iii of ‘fear’
- lirik lagu gay marvine – right there in the socket!
- lirik lagu headon – ya me da igual