lirik lagu gozategi – egin
ohetik jeiki
telebista piztu
zer berri den entzunaz
gozatzeko prestu
gezurra lasai dabil
ta egia estu
notizietan toki
handirikan ez du
ez naiz tontoa
badakit zer egin
eusko jakinminari
ez diot aldegin
kioskora hurbildu
ta bertan galdegin:
“egunkari bat nahi dut
emaidazu egin!”
entzun kantua mendietan
oihartzun
adierazpen askatasunaren
erritmo alaia
hostoa dantzan
zuhaitzetan dabiltza
zein ote da
guztiaren esanahia?
zurikeria ahoan
begiak itsu
gezurreko gizarte hontan
aitzakia nagusi
sarri garratza
gertatu ohi den arren
egiak ez du
ixiltzerik merezi
egin, egin
bizitzari kasu egin
egin, egin
egiari kasu egin
egin da nire
betiko laguna
egin irratia etxean
entzuten duguna
guztiak ditut maite
ni naiz euskalduna:
irrati, egunkari
ta egin eguna
entzun kantua mendietan
oihartzun
adierazpen askatasunaren
erritmo alaia
hostoa dantzan
zuhaitzetan dabiltza
zein ote da
guztiaren esanahia?
zurikeria ahoan
begiak itsu
gezurreko gizarte hontan
aitzakia nagusi
sarri garratza
gertatu ohi den arren
egiak ez du
ixiltzerik merezi
egin, egin
bizitzari kasu egin
egin, egin
egiari kasu egin
egiari kasu egin
Lirik lagu lainnya:
- lirik lagu oldkingcole – alive ++ (feat. youngt & rated r) [prod, bzm]
- lirik lagu big time rush – 24 seven/get up
- lirik lagu attack attack! – what happens if i can’t check my myspace when we get there?
- lirik lagu emeraude – dernier pêché
- lirik lagu a-game – say what you say/99 problems [diss]
- lirik lagu seuss the raspcallion – tornado
- lirik lagu chubz – weirdo
- lirik lagu bobby brackins – rare
- lirik lagu mi$tro – body bagz
- lirik lagu roberto farina – rain or shine