lirik lagu en tol sarmiento – lagun mina
gaur berriz ere, larunbatero bezala
irribarrea jantzita iparrorratza oinetan
taberna bidean buruari bueltaka
noiz hasiko ote gara esaten egiak?
betiko moduan azalezko elkarrizketak
denboraren jabe dira ia osotasunean
garagardo artean eta aparra bezala
konturatu gabe desagertzen dira guztiak
beti ondo gaudela esaten badugu
dena dagoela betiko moduan
lana, ikasketak, neska, familia
badakizu berdin doaz
beti ondo gaudela esaten badugu
arazorik gabeko bizitza dela
ez dugu laguntza arrastorik izango
zein da, bada, zure kezka, zein da arazoa?
gauaren atzealdean, alkoholaren gainetik
txantxa guztien aurrean zurekin
beldurrak ezabatzen, hitzak sentimenduei
ni zure ondoan nago! ez besterik
zenbat malko galtzen dira irribarre artean!
zenbat besarkada falta dira une askotan!
pausu baten atzetik beste pausu bat doa
gaur desberdina izango da, behar zaituztet lagunak
orain dugu aukera, esan egia
lagun artean errazagoa da
konta dezagun sentitzen duguna
barrukoa kanpoan hobeto dago eta
Lirik lagu lainnya:
- lirik lagu sezairi – daylight
- lirik lagu brghtn – ледженд (legend)
- lirik lagu ani difranco – unforgettable
- lirik lagu igna, santi valencia & lexter – margiela
- lirik lagu speedy d – ugh! with
- lirik lagu the bastard suns – irish drinking song
- lirik lagu odette quesada – what would i do
- lirik lagu rafael berrio – dadme la vida que amo
- lirik lagu dionne warwick – tears ago
- lirik lagu leechseed – home sweet home