lirik lagu d-rais – eszenatokian jaioak
nire buruko bazter txiki batetik
amamaren hitzak etortzen zaizkit gogora
atzeranzko bidean
jolasari jarraituz, haritik tiraka
arima libreen hegalak mozten
denbora gelditzen
ta egia esan behar badut
esperantza kiskaltzen joan da
zuen eskuetan
mugimendu falta somatzen dut
atzamar odolduak lepo inguruan
hor jarraituko du, barrunpean mugitzen
gure eskuen jabe egiten
bi maskara, beldur berbera
gorroto zaitut eta ez dakit arrazoia
gezurrik ez, hemen goitik dena hobeto ikusten da
aro berrien errautsen kea
ez da iristen hona
ekaitzaren gainetik ez da asko jakin behar
tori dirua seme eta badakizu nori botoa eman
jakinminaren zuloetatik erori zitzaidan
laguntzeko grina
“mila gezurren hari~panpin apurtuen antzerkia”
deitzen da obra sofistikatua
barrunpeak mugitzen
gure eskuen jabe egiten
bi maskara, zakar berbera
txanpon herdoilduaren bi aurpegiak gara…
Lirik lagu lainnya:
- lirik lagu sarah p. – beauty queen
- lirik lagu nappy 01′ – remember my name
- lirik lagu iu – 사랑니 (wisdom tooth)
- lirik lagu zayana – bailantera
- lirik lagu era flower power – emotion ocean
- lirik lagu bleachers – like a river runs (jack’s 2015 rework)
- lirik lagu 0ver – hiphoplife
- lirik lagu gxlden – sirene
- lirik lagu nordista freeze – dolphin
- lirik lagu stedfastt – lokd in