lirik.web.id
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

lirik lagu berri txarrak – alegia – sutxakurrak

Loading...

entzun
eskorpioia nauk
dena oskol eta ezten
alegia ezagutzen duk

itzel
bi igel ergel
ez zekiat bereizten
agindua agindua duk
ni zenbaki bat
(erakutsiko ez diatena)

hire amorrua duk nire anfetamina dosia
botatzeko harresia
adi!
ez gaituk gutxi
ezkutu atze honetan
nagusi ustelen zaindari

leial, fidel ni

oldar zale
bota kolpe
katu solte
beti militar
oilar, bele
txakur solte
bala lege
beti estalita

entzun
eskorpioia nauk
dena oskol eta ezten
alegia ezagutzen duk

halere eskorpioi zitalena agian
hire baitan zegok
igel plantak egiten

zeinek ez du ezagutu nahi
beste ibaiertzean zer dagoen
nola berdindu ezinegon hau
ezerk ez bazaitu asetzen

nola eman pauso zuzena
saltatzeko gogoari eusten
oinutsik ta kristal gainean
ibilarazi bazaituzte

non aurkitu zure zauriak
milikatuko dituen hura
den-dena ozpin, den-dena gatz
bilakatu bada


Lirik lagu lainnya:

LIRIK YANG LAGI HITS MINGGU INI

Loading...