lirik lagu benito lertxundi – gaua eta ni
zu bezelakoa naiz, oi gaua;
iluna eta biluzia. ene ametsen garretan
dagoen bidean barna noa eta ene
oinak lurra ukitu orotan egundoko
aritza sortzen da
ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
ondarrean egin atza neunzera
oraindik ere atza begiratzen bait duzu
zu bezelakoa naiz, oi gaua:
ixilla eta sakona. eta ene bakardadearen
bihotzean ba da erditzen ari den
jainkosa bat, eta bertan zerua eta
infernua bat egiten dira
ez zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
oraindik ere oinazeak ikaratzen bait zaitu
eta osinaren dei~kantak izitzen
zu bezelakoa naiz, oi gaua:
basa eta ikaragarria; ene belarriak
menperatu herrien garraxiz eta ahaztu
lurren asperenez beterik bait daude
ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
oraindik ere zure ni ttipia laguntzat
daukazu eta ez duzu zure ni haundiaren
adiskide izatea lortzen
zu bezelakoa naiz, oi gaua:
bihotz~gogorra eta beldurgarria;
ene bularra garretan dauden
itsasontziek argitua bait dago
eta ene ezpainak hildako gudarien odolez bustiak
ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
oraindik ere zure bizki~arimaren
grinak dauzkatzu eta ez zara
bihunu zuhaurren lege bakarra
zu bezelakoa naiz, oi gaua:
gatz eta piper ene itzalaren babesean
lo dagoen hura ardo birjinaz mozkortua
bait dago orain, eta jarraitzen didan
emak~meak bekatu egiten du alaiki
ez, zu ez zara ni bezelakoa, oi eroa;
zure arima zazpi toleseko oihaletan inguratua
bait dago eta ez deramazu bihotza eskuetan
zu bezelakoa naiz, oi gaua:
jasale eta grinatsua, ene bularrean
zimeldu musuzko hil~atorretan
ameka maitale hil bait daude obiratuak
Lirik lagu lainnya:
- lirik lagu kaleb meche – control
- lirik lagu midlife mafia – senior sex
- lirik lagu ямб (yampb) – наружу (outward)
- lirik lagu naig1 – sosiego
- lirik lagu mantra (fr) – pareidolia
- lirik lagu roniit – missing you
- lirik lagu lil 17th – mary jane (night core)
- lirik lagu dactes – perigo
- lirik lagu victor – confrontations (prod. by zero)
- lirik lagu егор натс (egor nats) – i luv u