lirik lagu aiumeen basoa – aintzinako guduen oroimenak
aintzinako guduen oroimenak
kontaidazu, zuhaitz zahar
nola izan zen aintzinako guda
mundu amaigabeko izakiek
arbasoak lagundu zituzten hura
garrantzia al du horrek zuretzat, aiumeen basoko ibiltaria
belaino artean agertzen zarena?
zergatik azaltzen zara lizuntzera kondenatua
nagoen honera mendeak igaro ahala?
geldiezineko bidetik nator
jakinduri osoa behar baitut
nere bizitzak jarraipena izan dezan
emaizkidazu zure oroimenak
zuk behar dituzun oroimenak dira
ni ezerezean zehar bidaiatzera kondenatzen nautеnak
guda istorioen kontatzaile bihurtu nauzu
adimena еrne! izpiritua prest! aditu zazu
milaka ziren gizonak
heriotzera kondenatuak
etsai jarioa ikusita
baso zuloan denak elkarren aurka
ezpaten hizkuntza
nagusi borrokan
heriotza aurrez aurre
beldurrak hartu zuen indarra
barrenak hausten hasita
lurra zabaldu
izakiak altzatu
huraxe izan zen
etsaien amaiera
izpirituen indarrarekin
egin zioten aurre
hori al da arbasoengandik
jaso beharreko irakatsia?
entzun dituzu esandakoak, aditu duzu istorioa
nire beharra jada amaitu da
erramak astindu, ostroak bota, negua neretzako heldu da
jakinduria orain zurea da
berbaren gosez etorri naiz
honera heldu nahi nuen nere bidean
baina konturatu gabe zure hitzek
betirako kondenatu naute
Lirik lagu lainnya:
- lirik lagu sunshine christo – iamtiredandsick
- lirik lagu zn
- lirik lagu 57th street rogue dog villians – bang to the boogie
- lirik lagu natasa theodoridou – δεύτερη αγάπη (defteri agapi)
- lirik lagu pentral – disconnected
- lirik lagu thanh thi – yêu đi sợ gì!
- lirik lagu marco mengoni – onde (filatov&karas remix)
- lirik lagu dj island & monkey safari – sometimes
- lirik lagu noa (nameisnoa) – slow
- lirik lagu slapitapiboy – в сердце холода