lirik.web.id
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

lirik lagu 2zio – prefosta !

Loading...

lehen agian eta orain prefosta !
gure ametsei jarraika dena posible baita
kosta ala kosta
koska bat gorago dago koska
euskararen lurrera hazi berriak datoz-ta

ikasten, hartu, eman hitza
transmit-tzen den jakintza ez baita nehoiz ahazten
hazten ertzetatik, ametsetatik hasten…
iragana irakurtzen ta etorkizuna idazten

atzokoen hitza gaurko irakaspena
gaurko izerdia biharko lorpena
jaso duguna da eman zigutena
ez al da emateko jaso genuena ?

lotuz mihia ta bihotza
gaindituz beldurra ta lotsa…
agian amets batzuk txiki geratu zaizkigu
baina amets berriak ere egiten badakigu

ibiliz ez ote da egiten bidea ?
erantzuna : prefosta !
usteak uste, urratsak egin ditugu ta urratsek egin gaituzte
hemen gira, prefosta !
ibiliz ez ote da egiten bidea ?
erantzuna : prefosta !
urratsak egin ditugu ta urratsek egin gaituzte

kosta ala kosta
urteen esperientzian
barnekalde zen kosta

orain prefosta eta lehen agian !
oinetako zaharrekin zenbat urrats diren egin ibilbide berrian :
hizkuntza ikuspegian, hasteko, punturik ez jartzeko esaldien erdian

zenbat lan borondateko, etxeko, kaleko…
urrats berri bat egun bakoitzeko
egin den lanak fruituak eman izanak erakusten du oraindik zenbat baden egiteko

ez gabiltza lur antzutan
lurrak zer dakarren ez dakigun arren, batzutan
ametsen fabrika diren prefabrikatutan
anitz baloratzen da ez bada ainitz ukan

izan gaitezen baikor !
berreskura dezagun beti egon dena hor
anitzetan oinarria ez al dago ertzean ?
hizkuntzak ez baitu mugarik guk ezarri ezean

ibiliz ez ote da egiten bidea ?
erantzuna : prefosta !
usteak uste, urratsak egin ditugu ta urratsek egin gaituzte
hemen gira, prefosta !
ibiliz ez ote da egiten bidea ?
erantzuna : prefosta !
urratsak egin ditugu ta urratsek egin gaituzte


Lirik lagu lainnya:

LIRIK YANG LAGI HITS MINGGU INI

Loading...