lirik lagu ødei (euskal herria) - barkatu
erraten badut barkatu
sentitzen ditudan hitzekin
ezin naiz gehio korapilatu (gehio korapilatu)
nahiago zintzoki hitz egin
ene hitzak ez bilatu
gibelera begiratu
ene aitzina argi dadin
erraten badut barkatu
sentitzen ditudan hitzekin
ezin naiz gehio korapilatu (gehio korapilatu)
nahiago zintzoki hitz egin
ene hitzak ez bilatu
gibelera begiratu…
barkaidazu ama nere iragana ezin dut aldatu gerora
orain banan bana datozkit nigana pasatakoen metaforak:
goxoki joan zure ondora, beso artean nadin hondora…
heriok itzuliko al digu bizitzak ebatsi zigun denbora?
barkaidazu aita ez dut egin nahita baina maiz sentitu dut lotsa
ene etxekoa ta bihotzekoa zergatik egin zait arrotza?
amaren heriotzaren osteko gerra hotzak
erakutsi zidan zentzu guzietan ideki zaizula bihotza
barkaidazu anaia, ttiki ginen garaian
ibili banintzen ene lekua atxeman nahian
inoiz izan dituzun dudak sortu badizkizut
eskaini didazunetik zerbait kendu badizut…
ta zuk ni, ta nik zu… ta guk ni, ta nik gu…
lehen minen gatibu izanagatik gu
ederki dakigu dolua darigu
baina uzten badigu, hemen maitasuna ari du
barkatu arreba badakit topera ditugula gure plangintzak
aitzakia bera uztea hobe da ez baditut jarri baldintzak
ekarri bezala eraman ditzala hain zerbitzala den bizitzak
gure gardentasunak ekarri dizkigun momentu grisak
abuelak abuelo darama ta aititek berriz amama
joan zineten banan bana, itzuli nahi dut zuengana
ta usu dolu dut garai batzuk haur gisa bizi izana…
milesker etorkizuna eta barkatu iragana
barkamena eskertzen da nun eta ez den meza
damuen alde ona aztertzen naiz egona
ta iritsi naiz hona. ez da zaila ez errexa
hutsaren ondotik ezin da heldu ezereza
erraten badut barkatu
sentitzen ditudan hitzekin
ezin naiz gehio korapilatu (gehio korapilatu)
nahiago zintzoki hitz egin
ene hitzak ez bilatu
gibelera begiratu
ene aitzina argi dadin
erraten badut barkatu
sentitzen ditudan hitzekin
ezin naiz gehio korapilatu (gehio korapilatu)
nahiago zintzoki hitz egin
ene hitzak ez bilatu
gibelera begiratu
ene aitzina argi dadin
erraten badut barkatu
sentitzen ditudan hitzekin
ezin naiz gehio korapilatu (gehio korapilatu)
nahiago zintzoki hitz egin
ene hitzak ez bilatu
gibelera begiratu…
Lirik lagu lainnya:
- lirik lagu erode - conoscenza reciproca
- lirik lagu lola blanc - survive
- lirik lagu party pupils - dance with you
- lirik lagu the ziggens - i'm not afraid
- lirik lagu guénolé - le ciel
- lirik lagu rise, my king - convergence
- lirik lagu asl33p - nie chodzimy tam
- lirik lagu the wldlfe - wreck my life
- lirik lagu tyhundrd - humane
- lirik lagu stellar & moonlght - like it like that