lirik.web.id
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

lirik lagu bulego - 7kale

Loading...

[“7kale” abestiaren letra]

sekula entzun ez genuen kantu bat
izan da azkenean zutaz
oroitzera eman nauena

ahaztutzat nituen gauerdiko mezuak
zazpi kaleetan galduta
pasatu genituen iluntzeak

orain euri tantek bustitzen dute nire jertsea
zure zain egoten nintzen eskina berean
espero dut azkenean aurkituko zenuela
bilatzen zenuena

beharbada zu ere oroituko zara egun haietaz
bebarru parean emandako lehen muxuaz
elkarrekin sortu genituen oroitzapenak
betirako izango dira

esku batez ukitzen zenidan ilea
obabakoen gorabeherak
irakurriz esan zenidanean:

“egun baten dena okertzen bada
zin egidazu ez garela
ahaztuko izan garenaz”
orain euri tantek bustitzen dute nire jertsea
zure zain egoten nintzen eskina berean
espero dut azkenean aurkituko zenuela
bilatzen zenuena

beharbada zu ere oroituko zara egun haietaz
bebarru parean emandako lehen muxuaz
elkarrekin sortu genituen oroitzapenak
betirako izango dira

beharbada zu ere oroituko zara egun haietaz
bebarru parean emandako lehen muxuaz
elkarrekin sortu genituen oroitzapenak
betirako izango dira

beharbada zu ere oroituko zara egun haietaz
bebarru parean emandako lehen muxuaz
elkarrekin sortu genituen oroitzapenak
betirako izango dira


Lirik lagu lainnya:

LIRIK YANG LAGI HITS MINGGU INI

Loading...